jueves, 22 de octubre de 2009

Hedwig and the angry inch...

Títulos de Crédito - Hedwig and the Angry Inch from zzpaf on Vimeo.

Filme arraroa, bitxia, adi mantentzen zaituena, berarekin gozatzen duzun hoietakoa...
Zaila da benetan ostiral goiz batean klasean mantentzen gaituen pelikula bat jartzea, baina ez hori bakarrik, adi mantentzen gaituena ere, eta pelikula honek lortu zuen, dudarik gabe.
Benetako bizia duen pelikula da, bai musika aldetik, bai eszena eta sarkasmo puntu txiki hortartik ere. Gainera musika-arkitektura teoria ikusita erlazio gero eta gehiago aurkitzen diot pelikulari. Nola da posible hain gertu ditugun bi alor orain arte erlazionatzeko gai ez izatea?
Pelikula gogoratzean, berriro ikusteko desira sortzen zait. Oroimenean daukat pelikula bukatu eta klasetik irtenda neukan sentzazioa... Alde batetik ez nuen pelikula erabat arrapatu, edo bai? Zalantza hori daukat eta dudarik gabe horrek sortzen nau berriro ikusteko irrika.

No hay comentarios:

Publicar un comentario