domingo, 27 de diciembre de 2009

VAUMM

Eraikin hibridoz jositako teoria izan zen. Tabakalera ezik, eraikin denak jadanik klasean aipatua zen estalkiaren erabilera jorratzen zuten. Eraikinak, berdez mozorratuko bailiran, lurmaila azpian kokatzen dira, aldi berean espazio publikoarekin bat egiten dutelarik.
Eraikinetaz aparte azaltzeko eraren garrantziaz ohartu nintzen, izan ere grafikoki zein ahoz egindako azalpenak oso ulergarriak eta zehatzak izan ziren.

Argazkilaritza

Argazkilaritza eta arkitekturaren arteko erlazioa paisaia bitartez lortzen da normalean. Hala ere badira beste modu batzuk lotura hau lortzeko, adibidez gizarte eta espazioaren arteko erlazioa edota funtzionalitatea.
Asier Larrazak, arkitektoak argazkiak ateratzeko modua kritikatu zuen, arrazoi osoz askotan. Argazkiak egiteko orduan eraikina ez den bezala erakutsi ohi da eta ez luke horrela izan behar. Argazkia ez da soilik ilustratiboa izan behar, dokumentala izan daiteke ere. Horretarako adibididea Bernd eta Hilla Becher egindako aragazki dokumental bilduma erakutsi zuen klasean.Baina metodo hau ez da hain erraza edozein lekutan erabiltzea, askotan oso zaila baita toki, egun, paisai...berdinak aurkitzea, beraz, argazkia tokiari egokitua izan behar du.
Aipatutako beste gai bat, pertsonak argazkietan ateratzea izan zen. Sarri arazo moduan ikusi ohi da eta hori aztertzeko galdera bat baino ez diogu egin behar gure buruari, ez al da arkitektura pertsonentzako egina?

Arte Sakro museoa

Hodeiaren estaldura: Antena Parabolikoak

Antena parabolikoak erabili ditugu estaldura egiteko orduan, Antenas Jalisco markakoak hain zuzen. Antena parabolikoak kokatzerako orduan ez genuen hormigoizko bloke osoa estaldu nahi. Hormigoia bera estaldura nagusia izango da, antena parabolikoak, argiz osatutako burbuilak bailiran, hodeiaren sarrera desberdinak adierazten dituzten heinean.
Antena parabolikoak enkofratze prozesuan ezarriko dira, hormigoia bota baino lehen, horrela hormigoia izurtzerakoan antena parabolikoak hormigoian txertaturik geldituko liratezke. Ostean beste antena paraboliko bat kokatuko litzateke enkofratze prosezuan kokatutako antena paraboliko bakoitzaren gainean, bien artean argia sartuz.

Plastizimoa

Plastizismoak forma (maketa), mugimendua (energia transmizioa) eta kolorea osatzen dute. Forma eta koloreak eraikinaren propioak izango dira, argia mugimenduaren eragile izango den heinean.
Plastizismoak edo hobeto esanda Neoplastizismoak, burura ekartzen dit De Stijl mugimendua. Herbeheretako abangoardiako mugimendu hau erabat murgildu zen plastisimoan, margolarien artean ezagunenak Theo van Doesburg eta Piet Mondrian eta arkitekturan Gerrit Rietveld (Schröder etxea).
Hala ere De Stijl mugimemenduaz aparte gure inguruan etengabe aurki daitezke plastizismoarekin lotura daukaten elementuak. Klasean agertutako adibide batzuk Euskal pilota edota natura izan ziren. Naturaren kasuan izugarri arritu ninduen Australiako Ayers arroka, sinestezina.Bukatzeko esaldi bat aipatu zen, arkitekturarekin erabateko lotura daukana eta danok plastizistak bihurtzen gaituenak, "Es inevitable que lo plastico aparezca cuando haces un edificio".

sábado, 26 de diciembre de 2009

Museorako argi sarrerak

Argiztapen naturalean pentsatuz, bi era aurkitzen ditugu argia museo barrura sartzeko; bata fatxadan argi zulo batzuk irekiz eta bestea luzernario desberdinen bitartez sabaitik argi zenitala lortzea.
Fatxadako konposizioak era aleatorioan kokatutako leiho desberdinak osatuko lukete, barnekaldetik leihoek kanpoaldea enmarkatuko dute, koadro gisa, museoko obrak bailiran. Le Corbusierrek Notre-Dame-du-Haut kaperan leihoen antzeko konposizio bat sortzen du.
Sabaitik, luzernario bitartez sartzen den argi zenitala lortzeko ebaketa posible batzuk planteatzen ditugu.

Arte Sakro museoaren hasierako panteamendua

Museoak dorre itxura duen eraikin hibrido bat izango du atari printzipal gisa, nahiz eta bigarren mailako beste sarrera batzuk badaude ere. Eraikin hibridoak zinta itxura bat izango du inguruan, behera heltzerakoan, museoaren besoak osatuko ditu, zinta bera hadatuko balitz moduan. Besoak erdigune potenteago bat du, bertatik beste beso estuago batzuk eremu osoan zabalduko dira, hiri zein parkera museoa hurbilduz. Modu berean besoak bi aztarna fokuak besarkatuko dituzte, museoan erabat integratuz.
Proposatutako hasierako aukera honi bi arazo nagusi aurkitzen genizkion:
- Besoak sortzen dituzten espazio estuak eta espazioen mononotonia.
- Eraikina solairu bakarrean proposatzerakoan, hesi moduan funtzionatuko luke, parkea are gehiago hiritik bananduz.
Bi arazo hauei aurre egiteko proposatutako soluzioak:
- Besoen espazio estuak zabaldu, eraikin itxura handiagoa hartzen duen museoa lortuz. Espazioak noizean behin estu jarraituko dute baina oro har espazio ezberdin zabalagoak proposatuko ditugu.
- Eraikinaren nukleo zentrala baino ez du lurra ikutuko, beste beso guztiak bigarren kota batean kokatuak izango dira, behetik pasatzeko aukera emanez eta hesia erabat desagertuz.

Hormigoizko hodeiaren estaldura___Antena Parabolikoak

Azkenean antena parablokikoak aukeratu ditugu hodeiaren estaldura egiteko. Paraboliken kokapena dugu aztergai orain, parabolikak ez baitute hormigoi bloke osoa estaliko, berez hormigoi bera esladura gisa funtzionatzea nahi dugulako.
Interneten antena parabolika desberdinen kokapena bilatzen aritu gara baita jendeak beraiekin egindakoak ere..

miércoles, 23 de diciembre de 2009

100% Arkitekturan

Etorkizuna da, dudarik gabe. Eraikigarria den lurra bukatzear dago, jasangarritasuna arkitekturaren esku dago erabat eta horretarako aukerak ugariak dira klasean agertu ziren gisara.
Aukera bat horizontalean eraiki beharrean bertikalean eraikitzea da, zeru arraskarien bitartez. Horien eredu garbia Steven Holl arkitektoa duakagu. Steven Hollek bertikalean eraikitzeaz aparte, eraikinak lotzen ditu, klasean aipatutako beste gai bat lortuz, eraikin hibridoak edo erabilera anitzeko eraikinak. Eraikin bakar baten bitartez erabilera ugari jorratzeak, erabilera bakoitzerako eraikin bat ez eraikitzeak ekarriko digu, beraz lur gehiago ez erabiltzea, ondorioz arkitektura jasangarria bihurtzea. Proiekturako abagune ona iruditzen zaigu eraikin hibridoaren aukera eta erabilera komun nagusienak museoari sarrera emango dioten eraikin batean kokatu ditugu.
Jasangarritasunaren aldetik beste ideia bat estalkiaren erabilera izango litzateke, beste solairu bat izango balitz moduan. Eraikina espazio publikoaren jarraitasuna bezala ulertuko litzateke, espazio publiko bera eraikinaren estalkia estaltzen duelarik. Horien adibide garbi bat FOA arkitekto taldeak egindako Yokohamako itsas terminala litzateke.

Hormigoizko hodeia

Kostata ere, lortu genuen azkenean. Orain enprensaritza tabernaren sarreraren alboan dago ikusgai.


Islandia


Sei hilabetez egun, sei hilabetez gau. Begiak ireki eta paisai erraldoia ageri da gure aurrean, gizakiaren eraldaketarik gabe, sumendiak, glaziarrak, pitxadurak, urjauziak, basalto arroka bolkanikoak... berdeguneekin nahasten dira, izugarria da. Lurralde guztia zaurituta egongo balitz ageri da, kota aldaketa pitxadura eta zulo erraldoiekin. Ura ere presente dago, glaziar ikaragarriak, kasakadak, ibaiak...

Etxebizitzaren bat aurki daiteke, gure begietatik ihesi, naturan erabat integratuak, elurretik babestu nahian, bedarrez mozorratuta bailiran.
Baina zehozer paisai horretatik ateratzen gaitu, Reikiavik, Islandiako hiriburua alegia. Bertan gizakiaren presentzia ugariagoa da, hala ere, laku handi bat nagusitzen da espazio publiko printzipal gisa, irla osoan aurkitzen den paisai hori beti buruan edukita.
Bidaiatzeko irrikitan usten naute teorika hauek, cuatro telebistako callejeros viajeros programa bezalaxe. Izugarria da inguruan daukagun mundua, liluragarria benetan.

3,14159265358979323846........................π


1,8,10,24...Zenbakiz osatutako mundua, haietatik ihesi, ezin lortu. Zure atzetik datoz, ezin ospa egin, zure buruan daude, barne barnean. Zehozer mugitzen zaitu, kalkulatzeko irrikak, leku orotan zenbakiak. Zehozer mugitzen zaitu, proiektatzeko irrikak, leku orotan arkitektura. Hartatik ihesi baina hala ere gustoko, non sartu gara?

El espacio publico, ese gran desconocido!

Egia esan, espazio publiko bat eratzerakoan ez dakigu nondik hasi, galduta aurkitzen gara erabat. Karreran zehar oso gutxi dira espazio publikoari buruz ematen diren jarraibideak, beraz eskertzekoa da gai honetaz aritzea.
Oso gai konplexua da baina klase teorikoan zenbait puntu aipatu ziren espazio publikoa modu ezberdin batean tratatzeko, hoietako bat espazio publikoa eraikinaren luzapen bezala ulertzea izan zen eta horretarako hainbat puntu agertu ziren:
- Kanpoko antolaketak eraikin bera antolatzea.
- Eraikin eta espazio publikoaren arteko muga desagertzea.
- Bideak eraikinina zeharkatzea, modu berean bien arteko elkarrizketa baimenduz.
Vaumm taldeak Ibargain parkearen antolaketa eta kultur ekipamenduan egoki jolasten du ideia hauekin.

Aipatutako beste gai bat espazioaren multifuntzionaltasuna izan zen, arkitektoa ez da erabaki guztien jabe, erabat ados, posible da edozein gauza gertatzea espazio horretan. Sarri espazioak ez ditu arkitektoak sortzen baizik eta jendearen jarduerak. Hala ere, mobiliario berezien bitartez espazio publikoa eratu daiteke, jendea espazio horretako altzari erabilgarria enplegatzera bultzatuz.