jueves, 1 de octubre de 2009

..eta aurtengorako zer?

Proiektuetako pasa ditugun kurtso guztien antzera, aurten ere irakasle berriak ditugu eta haiekin batera proiektu eta esperimentu berezi eta berriak.. Aurtengo kurtsoa, aurreko guztiak ez bezala, berezia datorrela dirudi, momentuz landu ez ditugun proeiktu zirragarri, komplexu eta ezin pentsatuekin. Baita guretzako berria den blog honekin eta danontzako lagungarria izango den esperoan, bai beste guztien proiektuaz ikasteko, bai klaseko informazio oro jasotzeko.
Kurtsoan jorratzen diren klase teoriekoei begiratuta, aurten gai interesgarriak ikustea gustatuko litzaidake, batez ere biziak, ordu batean aspertzen ez zarena, klasearen azken momentu arte begiak irekita eta adi daudela.. Nola ez, normalean gertazten ez den modura, proeiktuarekin zerikusia daukaten teoriak jasotzea gustatuko litzaidake ere.
Proiektuak zuzentzeko orduan, publikoan zein pribatuan jorratzea gustatuko liztaidake. Publikoan, normalean, danok ikasten baitugu zehozer, eta bakarka, tratua bereziagoa dalako, beroagoa, ia lotsarik gabekoa..
Normalean lan egiterako orduan, hirgintzan ez bezala, ez gara taldeka aritu eta nire ustez taldeka aritzeak ere badauka bere garrantzia. Taldean lanean zaudela, hainbat aukera, iritzi eta ideia agertzen dira, eztabaida interesgarriekin batera. Egia esan, eskolatik ateratzen garenean, horrela lan egingo dugula aipatu digute sarri.
Lan egitea nahitaezkoa da, 4. mailan ziur aski, aurreko kurtsoetan baino gehiago, baina pixkana lan eginez eta irakasleen laguntzarekin ea lortzen dugun azken eguna heltzerakoan hasieran daukagun gogo berdinak edukitzea, kurtso ona pasatzea, alegia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario