

Proiektua garatzeko lehenengo premisa, alde zaharreko kaleekiko norabideari zeharka pasoa (kaleak) lortzea da, orain dauden zenbait kaleei jarraitasuna eman nahian eta aldi berean Ruavieja kale luzea puntualki zirtatuz.
Proiektua, auditorio balioanitza eta musika eskola, Burdinezko zubiaren alboan kokatzen diren bata bestearen aldamenean dauden bi eremuetan garatzen da. Bi eremu hauek iparraldetik Ebroko parkea dute, San Gregorio kalea alegia, hegoaldetik Ruavieja kalea dutelarik. Lehen aipatu bezala bi kale hauek lotzea da proiektuaren oinarrietako bat baina, bien arteko 7 metro inguruko kota diferentziak, paso sinple bat irekitzea galarazten zuen.
Irisgarritasuna kontuan hartuta eremuaren erdian pilatuta arrapala batzuk proposatzen ziren hasieran.

Arrapalen ondorioz, espazio desberdinak sortzen dira, kota desberdinetan, bakoitzak bere kualitateekin. Horrela espazio desberdinetan eszena berdinak edo ezberdinak sortzeko aukera eskaintzen da, beti ere denen arteko eralzio bisuala dagoelarik.

Behe plantan oso gutxi eraikitzen da, espazio publikoari lekua utziz. Harrera desberdinak, kontzertu gela, auditorioa eta auditorio beraren sarrerak erosteko puntua. Gora egin ahala eraikitzen hasten da. Modu honetan espazioak mugatu eta estali egiten dira. Espazio estaliak izan arren solairuen atzera-emanguneak argi naturala espaziora sartzea ahalbidetzen dute.

Auditorioa proiektuaren bihotz gisa kontsideratu da hasiera-hasieratik. Erabaki hori kontuan hartu da Ruavieja kalera aurpegi bat ematerako orduan. Ruavieja kaleko proeiktuaren azala nahiko abstraktua bilakatu da, auditorioa ezezik, honek garrantzia osoa hartzen duelarik. Auditorioa egurrezko kaxa gisa planteatzen da,

Musika eskola berriz beste itxura bat jasotzen du, bere kokapen zabalaren ondorioz. Eskola Ebroko parkera irekitzen da eta handik datorren iparraldeko argia jasotzeko beirate zabal batzuk planteatzen dira.
Eskola bera, medianeren artean sartutako plano horizontal batzuen bidez garatzen da, eta hori parkera ematen duen aurpegian ere ikus zezan proiektatu izan da bere fatxada. Beirate zabal hauek alde zaharrarreko lerrokaduratik atzera egiten dute, ez ordea planoen bukaera, ondorioz medianeren artean plano (solairu) horizontalak agertzea ahalbidetuz.
Musika eskolaz bestalde, auditorio balionaitza garatzen da. Balioanitza zentzu guztietan, dena mugitu daiteke auditorioaren bolumenaren barnean. Auditorioak erabilera sinplea dauka, bertan sartu, eseri eta olgeta-parke batean bezala plataforma mugikorrak eszenak eskatzen duen posizio egokian kokatzen zaitu.
Hala ere, eszena ez da beti eserita ikusteko sortua, hortaz edozein plataforma antzezleku bihurtu daiteke, esrlekuak jaso eta espazio libre bat sortzen da. Edozein toki da eszena.
Mugikortasun hau, behe plantan, erditik oszilazio sinple birtartez mugitzen diren bi plataforma bidez lortzen da.


No hay comentarios:
Publicar un comentario