domingo, 4 de abril de 2010

Maketa argazkiak_Hasierako ideiak

Proiektuaren eremua Logroñoko alde zaharreko bi orubetan banatuta dago. Iparraldera Ebroko parkea, hegoaldera Ruavieja kalea eta mendebaldera Cerrada kalea mugatzen dute eremua, ekialdera etxe segida jarraitzen duelarik.
Aipatutako etxe segida honek Sagasta kalea (Cerrada kalearekiko paraleloa) eta Ruavieja kalearen amaiera artean ez dauka inongo etenik, beraz lehengo premisa, alde zaharreko beste zenbait lekuetan gertatzen den moduan, ipar-hego norabideko pasoa irekitzea izango da.
Pasoa, eraikina(k) zeharkatzen dituen kale bitartez burutuko da, tartean zenbait espazio aurkitzen direlarik. Pasoa bisualki ere gerta dadin fatxada ireki bat proposatzen da, aldi berean fatxada honek kalearen auditorio gisa funtzionatzen duelarik.
Proiektua, musika eskola, auditorioa eta diskoteka bat osatzen dute. Hiru erabileren elkartrukaketa gauzatzea proposatzen da, erabilera bakoitzak bere espazio nagusia duen arren. Hala ere hiru erabilerak batera ulertzea da helburua. Auditorioa, proiektuaren elementu printzipala izango da, bertan beste bi erabilera jasotzen direlako, bai musika eskolak emandako kontzertuak bai diskoteka.



Kalea barnera sartzen dela ikusteko keinuren bat proposatu beharko litzateke, jendea pasoa dagoela ohartu dadin. Kontuan hartzeko ere, Ebroko parkearen eta Ruavieja kalearen arteko kota diferentzia. Hura gainditzeko komunikazio elementuak (arrapalak) proposatzea nahitaezkoa da, kalea eten gabe.

Bestalde, mehelinen arteko espazioak direla kontuan edukita, hauei nola hurbildu eta barne argiztapen naturala aintzat hartzekoak da ere. Mehelinak alboan tipologia antzeko eraikin bat itsasteko prestatuak dira eta beraz beste mota bateko eraikina proposatzen bada, bien arteko zatia argi ibiltzeko lekua da. Bi aukera azaltzen dira leku honetarako, mehelin bertara itsatsi edo tarte bat utzi. Argiztapenaren aldetik bi moduz jasoko dute espazioek argi naturala, kaleetara ematen duten fatxaden bitartez edota eraikinaren barnera irekitzen diren patioen bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario