![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEh5aYgh2ilWMVpvU6J5u-aUjjAMOiG6F1p8_0k3kTCQ1lAH0H7w9HnpKkZM7kWiUtg9gB7_1otzqr6M6mH2nEQwVJt0yt04a84Fely63-20vx93cjRF_cCSTmPXM8ndUytwdZC7kAQY9KA/s400/Museo+Cam+Framis.jpg)
Hala ere, parketik ikusten den museoaren hormigoizko bloke textura horrek gogorregia iruditzen zitzaigun eta ondorioz, bertikalean kokatutako egurrezko xafla fin batzuekin biguntzea erabaki dugu, horrela parkeak sortarazten duen paisaiarekin erabat moldatuz. Baina parkeko fatxada honetan badago horma bat egurrezkoa ez dena, hormigoizkoa izango dena, hots. Horma honek hiriko fatxadan, atzekaldean, aurkituko dugunaren berri emateaz aparte, hitzaldi gelako sarrera markatzen digu.
Horma gehienak itxiak izango dira. Espazio ezberdinak hormen artean gelditzen diren zirrikituen bitartez edota luzernario bidez lortzen den argi zenitalari esker argiztatzea lortuko dugu. Noizean behin espazio batzuk argirik gabe gelditzen dira, ilunak, eta hauek kontrastea egingo dute espazio argitsuekin. Horrela bada ere, espazio ilun batzuk hormetan egindako perforazio bitartez argiztatzea erabaki genuen, tarteko argia duten gune batzuk sortuz.
Gela tenporalak berriz, trataera berezi bat izango dute, izaera desberdina baitute. Erakusketa libreak jasotzeaz aparte, edozein momentutan ikusi daitezkeenak, alegia, museoa alde zaharrera hurbiltzea da helburu nagusiena. Museoa beso honen bitartez alde zaharreko kaleetatik bistaratzea posible da. Beraz, gela tenporalen beso hau, lotura gisa funtzionatzen duena, beira zeharrargiaz estalia izango da, "u-glass" antzekoa.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiPkNEFd0EdT8VAnmm0YAG0OiFcOWOQKIbXk31QIXYciojf9jdovgBphB0sAPBXX4JZCXBJEw2Tge-7mdQcGNXXbKCCambh55nCukOn_E-KblQFc3R0XmdfdfcCTW5FDhg6kliYrEMatsI/s400/U-Glass.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgfrbFXWcnx0O20B98S0nWl3owMOUWZMxMHwr2Kt5gbKKrgedezZFvkr6wZ68RmWGEiDS3Xu4AcGJ39-pDaT7vjMCRKpEXmwqKEZvhO7UBd-f_rJRjZ6VTHUfq5Zf9y30WsCjVj78_r8rQ/s400/Gela+tenporalak.png)