p4-mikelelias.blogspot.com


Prosezuan aurrera arrapala hauek eztanda egin dute, eremu osoan zehar zabalduz, espazio osoa arrapalen menpe geldituz. Arrapalak eremuaren egitura antolatzailea dira.

aldiz alboko eraikinen itxura monokapa zuria eta leiho batzuen bitartez lortzen da. Leiho hauek puntu zehatzetan irekitzeak, kaleko puntu batzuk enmarkatzea lortzen du, paisai urbanoa koadro gisa bihurtuz, eszena berri bat sortuz koadro bakoitzaren barrenean. Auditorioaren kaxari bi pitxadura irekitzen zaizkio bere bolumenean, bata zabala, iparraldetik, eszenatokia zuzenean argiztatzen duena, eta bestea estua, hegoaldetik, kalea auditorio barneakin erlazionatzeko. Jendea azken beirate-zirrikitu honetatik begiratzen duenenean, auditorioko ikusleak ere eszenaren protagonista bihurtzen ditu, "voyeur" antzera jokatzen du kaleko ikusleak.
Goiko plantetan berriz, plataformak jasotzen dituzten garabi-zubi batzuei esker eskuratuko da. Garabi hauek auditorioaren alboetan kokatzen diren bi "Boyd" habeetan apoiatzen dira, aurrera eta atzera mugitu daitezkeelarik hauen norabidean.


Pasoa, eraikina(k) zeharkatzen dituen kale bitartez burutuko da, tartean zenbait espazio aurkitzen direlarik. Pasoa bisualki ere gerta dadin fatxada ireki bat proposatzen da, aldi berean fatxada honek kalearen auditorio gisa funtzionatzen duelarik.







Arkitektoa: J. Marino Pascual & Asociados___www.jmarinopascual.com
Goikaldeko irudian nabari daitekeen moduan, programa ofizialean planteatzen zitzaizkigun erabilera asko "publiko kontrolatua"ren multzoan sartu ditugu bereizketa bat eginez zerbitzu hauen espezializazioaren arabera. Espazio publikoan ez ditugu erabilera espezifikorik definitu arlo hau bakoitzak kokapen eta proiektu konkretu bakoitzaren nondik norakoaren arabera moldatu dezan. Aldaketa handiena espazio "pribatu"etan ageriko da: Proiektua gehiago aberasteko nahiarekin, arte audiobisualen inguruko ikasketak emango diren hezkuntza zentru bat planteatzen da eta, honetarako, espazio berezi honek beharrrezkoa izango lukeen programa planteatu dugu. Ondorengo pausoa programa guztia planteatu zaizkigun sei multzo funtzionaletan banatzea izango da, kokapen zehatza, ordea, urrengo pauso baterako utziz:
Banaketa hau egiteko zenbait lege jarraitu ditugu. Alde batetik, 4 multzo bereizietatik elementu bat aukeratu dugu, modu honetan espazio hibridoen sorrerak bilatzeko intentzioarekin. Bestetik, multzo bat osatuko duten lau elementu horiek modu funtzional batean batean bata besteari laguntzea bilatu dugu.
Hiru espazio mota hauek bakarka sortu daitezke, baina hiruren ezaugarriak nahastean, kualitate berri eta emankorrago batzuen sorkuntza dakarrela konturatu ginen. Ondoko eskeman adierazten den moduan, bi espazioen ezaugarriak nahastean espazio hibridoak sortzen dira, bi eremuen abantail bereziak elkarlanean etekin handiago bat eskaintzen dutelarik . Gainera, hiru espazioen ezaugarriak nahastean ezaugarrien etekinak biderkatu egiten dira eremu "super-hibrido" baten sorrera ematen delarik.
Irudian adierazten da parte zaharrean geratu diren zuloetako ebaketa eskematiko bat. Zulo hau, konkretuki, bi kaleak guztiz zeharkatzen dituena da. Lehenengo erabakia, espazio pribatua espazio publikoetarekiko urruti kokatzea izango da, hasiera batean honen ezaugarriak bermatzeko intentzioarekin. Honegatik, espaizo hauen kokapena maila altuagoan edo sestra azpitik kokatzea dago aukeran. Ondoko eskeman bi aukerak hartuko dira kontuan.
Ondoren, espazio guztiz publikoa, beste espazioekin nahastuko da, kalean ez-ezik, zuloen barrena ere. Modu honetan espazio publiko honek gora eta beherako bideak hartuko ditu kale bertikalen bidez eta espazio "super-hibridoak" sortuz. Gune hauek "puntu-beroak" bihurtzeko aukera guztiak dituzte, non informazio eta gizarte erlazioen trukearen kokapen nagusiak izango diren.